XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jeiki ta leioratu zanean, Pernando ikusi zuan bere beiak, Astarbe`ko belarditik, patxara osoan ateratzen.

- Ik bear uan, bai, berekiko esan, eta oeratu zan berriro On Krixpin, baiñan ez luzarorako.

Pernando au ez da irudimenak sortatuko gizon bat, egiazki bizi izan zan gizon bat, baizik.

Amezketa`n jaio zan 1764-garren urteko Urrilla`ren l0`ean, eta Bengoetxea zuan bere abizena.

25 urte zitualarik, 1790-garren urteko Maiatza`ren 3`ean, Sagastume`tar Maria Joxepa artu zuan emazte, ta bederatzi seme, ta alaba bat, izan zituan.

Etzan, bada, irudimenak sortutako gizon bat.

- Ez dago ortarako eskubiderik, On Krixpin...!.

- Zer gertatzen da, bada, Malen...? - Zer gertatuko da, bada...? Betikoa, On Krixpin...!.

Erriko bazter guztiak bereak ditu, izan ere, gizon orrek, eta gure belardirik ederrenean sartu ditu, gaur ere, bere beiak...

Eta etzaiozu ezer esan, parregarri utziko zaitu-ta.

Ez al`dituzu, eman dizkidan erantzunak, entzun...?.

- Entzun ditut, bai, Malen.

Baiñan zu-zerori ere, etzera ain-goxo-goxoa egon...!.

Zure edanak galduko al`au arek, ba`zuan, gero, edenik asko.